Kalitatezko hotza lor ezazu

zure produktuak kontserbatzeko.
Aurreztu kostuak eta handitu zure etekinak.

JAKIN NAHI DUZU NOLA?

Zure sektoreak behar duen hotz kalitate espezifikoari buruz aholkatzen dizugu

Ez baitute hotz bera behar supermerkatu handi batek, hiltegi batek, gaztandegi txiki batek… . Haragiak ez du gazta edo lore baten zaintza bera behar. Produktua jatorrian bezala egotea da helburua, kalitatea handituz eta diru-sarrera gehiago lortzea ahalbidetuz.Guk aholkatzen dizugu eta behar duzun hotz soluzioa instalatzen dizugu piezaka. Eta horrek aukera ematen dizu zure inbertsioa hazi eta amortizatzeko, berme osoz eta segurtasunez.

Zaindu zure negozioa eta zure bezeroak hotzaren azken teknologiarekin

Merkatua arakatzen dugu, teknologian azkena hartzen dugu eta hilabeteetan zehar testatzen dugu. Prozesu osoak funtzionatzen duela eta kontrolatzen dugula dakigunean, hau da, instalaziotik mantentze lanetaraino, orduan eskaintzen dizugu. Horrela, konponbide berritzaile eta eraginkorrenak izango dituzu, konfiantzaz eta segurtasunez.

Instalatzen dizugun CO2 transkritiko bidezko hozte-sistemarekin energia aurreztea lortuko duzu, eta ingurumena errespetatzen ariko zara. Hauek dira lortzen dituzun onura nagusiak:

Materialen kostuak eta hozgarri kantitatea murriztea

Ingurumena gehien errespetatzen duen hozgarria erabiltzen duzu

Merkatuan lehiakorragoa izatea lortzen duzu

Hazi eta bilakatu egiten gara zugandik gertu, zure negozioa eta bezeroak zainduz

Lau pertsona ginen 70 izatea amesten genuenak, eta, oraingoz, 125 gara. Zure instalazioetatik gertu gaude. Ordezkaritzak ditugu Gipuzkoan, Bizkaian, Logroñon, Nafarroan eta Madrilen, eta horrek behar duzun guztietan azkar joatea ahalbidetzen digu.

Zerbitzu teknikoa 24 orduz urteko 365 egunetan

Ordezkaritza bidezko estaldura zabala

60 ibilgailu baino gehiagoko flota eta langile ugari

Berritu egiten gara neurrira egindako hotz soluzioa berme guztiekin instalatzeko

Guretzat hau ez da lan bat, gure pasioa lanbide bihurtu dugu. Enpresa profesional osagarriek osatzen dugu, eta egunez egun lan egiten dugu teknologian eta mantentze lanetan azkena eskaintzeko.

Behar duzun hotz kalitatearen aholkulariak gara. Zure soluzioa piezaka instalatzen dizugu, neurrira, eta bizitza osoan mantentzen dugu.