Merkatua arakatu eta zure konponbide pertsonalizatua instalatuko dizugu piezaka
Hotzak pasioa sortzen digu
Horregatik dakigu zein den zure negozioak behar duen kalitatea. Teknologian azkenaren bila gabiltza, eta sakon aztertzen dugu gure proba-bankuan. Abantailak ezagutzen ditugunean eta dena kontrolpean dugunean, piezaka instalatzeko aukera eskaintzen dizugu. Horri esker, neurrira egindako irtenbide bat izan dezakezu eta egitura txikiagoekin has zaitezke. Zure hasierako inbertsioa txikiagoa izatea eta, etorkizunean behar izenez gero, zure instalazioak handitu ahal izatea lortzen duzu.
Prozesua hasi aurretik, kostuak aurrezteko modua aztertzen dugu. Soldaduran, elektronikan, makineriaren programazioan … ez ezik, zure negozioaren energia-kontsumoa murrizteko, hotza edo beroa nola aprobetxatu aztertzen dugu. Garrantzitsua da zer produktu-mota duzun jakitea, nola iristen diren zure instalazioetara eta zein diren biltegiratze lekuaren oinarrizko ezaugarriak. Horrela, gure proposamenak ez du hotz-katea hausten, eta produktua egoera ezin hobean dago beti.
Gure hozte-sistemekin energia aurreztu eta ingurumena errespetatzen duzu
Zure enpresarentzako irtenbiderik onena bilatzen dugu. Zergarik gabeko edo gutxieneko tasa duten instalazio ekologikoak proposatzen dizkizugu.
Beste gas batzuen artean, merkatuan dagoen azkenarekin lan egiten dugu: CO2 transkritikoa.
Hozgarri horri esker, eraginkortasun handiagoa lortzen duzu kantitate txikiagoarekin. Eta horrek kostuen murrizketa orokorra dakar, honako arrazoi hauengatik:
Gainera, CO2 da ingurumenean eragin txikiena duen hozgarria. Gas horren Berokuntza atmosferikoko Potentziala (PCA) 1 da, instalazio mota horretarako baxuena. Ozono agortzeko potentzialik ere ez du, beste hozgarri batzuk bezala, eta ez da ez toxikoa ez du su hartzen. Hau da CO2 transkritikoa duen instalazio batek zure enpresari egiten dion ekarpena: